XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tiroa

Nork ez du ezagutzen usoari edo pekadari tiro egitea? Pekadaren hegaldera, ximixta bezen zalhu eta sigi-saga.

Sasoinean, hogoi hiltzen dituen ihiztaria segur gizon aiphatua!

Herbia hunkitzea ere ez da nornahirentzat.

Ez da harritzeko, abere horren putinka lasterra baita.

Haren kolpatzeko, ez zaio berari bainan beraren aintzinerat tiratu behar!

Udan, ezagutzen dugu bertze tiro kasta bat, udatiarrak tirokatzea! Ihizi hori gure eskualdetarat heldu da udazkenean usoak bezala.

Apartamendu etxola mota horiek preparatzen dira.

Saltegietako sareak, zabaltzen apeu bereziekin. Prezioen zizpa haxean ezartzen; ihizi-sare, erran nahi baita diru-kutxa hein handiagokoa eskuratzen.

Denak prest ihizi gaitz batentzat! - Saltegi batetik bertzerat hor ditutzu erosleen goaitean, begiran barrandan, inguruan!

Azkenean gaixo xoria sarerat erortzen! Orduan, luma eta biphil! Negurri larriko prezio batzuek kolpez garbitzen! Bertze batzu aphalago: hauiek doi-doia kolpatzen!

Kasu ahatik! Egun, sobera hil, eta bihar zu biphil! - Gainerat xori kolpatua ez da eskualde gaixtoetarat berritz irriskatzen.

Eta ez da biziki pollit arrotzak ihizitzat hartzea. Tiro eta ihizia maite ditazke, bainan bethi gizonak maiteago!